Sekula ez berriz, edozer ez baita zilegi

Garaitu dugu terrorismoa. Elkarbizitza eta bakea eraiki behar ditugu orain: bidezko bake bat, adiskidetzean oinarrituta, ororen gainetik bizitza babestuz, askatasuna eta aniztasuna aldarrikatuz. Gorroto eta mendekurik gabe, baina bizi izan dugun tragedia errukigabea ahaztu edo ezkutatu gabe. Ezin dugu inor ahaztu: ez ETAren biktima izan direnak (gehien-gehienak, alegia), ez “kontraterrorismo” gaizki deituaren biktimak, ez Estatuaren “indarkeria bidegabearen” biktimak. Baina ezin da dena lausotu, ez erantzukizunik gutxietsi ere. Etorkizun berri bat eraikiko badugu, gauza izan behar dugu biktimei  begietara, gure buruaz lotsatu gabe, begiratzeko, errekonozimenduan eta kalteen ordainean oinarritu garelako. Barkamena desiragarria da, baina ez nahitaezkoa. Alabaina, nahitaezkoa da terrorismoa egin, zuritu edo “ulertu” dutenek bere egitea edozer gauza ez dela zilegi, indarkeriari zilegitasun osoa ukatzea. Horrek bakarrik bermatuko baitu sekula ez dugula berriz jasan beharko xede politikoko bortizkeria. Etikak behar du arma bakarra izan.

“Hermes aldizkariaren 10. urteurreneko zenbaki berezian argitaratua, 2011ko abenduan, Sabino Arana Fundazioa
Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Acerca de Patxi Baztarrika

Patxi Baztarrika Galparsoro (Ataun, 1958) Filosofia eta Letretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. 2005etik 2009ra eta 2012ko abendutik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea. Lehenago Andoaingo Udalean hizkuntza teknikari modura aritutakoa. 'Babeli gorazarre' liburuaren egilea (2010).
Esta entrada fue publicada en Idatziak-Articulos. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *