EUSKARAREN BIZIA

Jose Manuel Bujanda Arizmendi

(Nik idatzi eta Andoaingo Udalak argitaratutako «Euskararen bizia. Andoaingo argazki soziolinguistikoa» liburuaren gainean idatzi berri du artikulu bat Jose Manuel Bujandak, zeina ondorengo hedabideotan argitaratu baita: Noticias de Gipuzkoa (apirilak 29), Deia (maiatzak 1), ianasagasti blogean eta aberriberri blogean (maiatzak 5). Ondorengoa da Bujandaren artikulua, eta bere argitalpenen aipatu loturak beheko pasarte amaieretan daude banatuta).

Edozein artikulu idazteko orduan idazlearen objetibotasuna ezinbestekoa da, edota gutxienez suposatzen da (zaio), eta hortxe agian nire ahuldadeetako txiki bat, ez baita oso erraza lagun on batek idatzitako liburu mamitsu eta oparo bati buruz hotzean hotz, neutraltasun lasaian, aritzea. Baina, zinez, saiatu behintzat, saiatu egingo naiz. Gera bedi argi eta garbi lehen gogoeta hau. https://aberriberri.com/2021/05/05/euskararen-bizia/

Patxi Baztarrika Galparsoro ataundarrak “EUSKARAREN BIZIA” izenburua eta “Andoaingo argazki soziolinguistikoa 2016” azpititulua duen liburuaren egilea da. Liburuaren aurkezpena bi pertsonek egiten diote, Maider Laínez Alkateak eta Mikel Arregi  Euskararen Normalizaziorako zinegotzi arduradunak hain zuzen, hitzaurrea Jon Sarasuaren eskutik datorkigu. Patxi Baztarrika Galparsoro Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuaren arduraduna da 1980.urteaz gero, eta hori dela eta Andoaingo Udalak argitaratu du liburua (badu liburuak, izan ere, bere gaztelerazko bertsioa “El euskera, lengua activa, retrato sociolingüístico de Andoain 2016). Jakina da, tartean, Patxik bere bizitzan politikak izan duela bere leku propio luze eta oparoa. Hala nola Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide izan da (1989-1995), Gipuzkoako diputatu nagusiaren kabinete-buru (1999-2003), Donostiako Udalean ere zinegotzi izan da (2003-2007), zortzi urte luzez Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde izan da, Euskararen Aholku batzordeko kide eta NPLD (Hizkuntza Aniztasuna Sustapenerako Europako sarea) erakundearen presidente. Ezaguna da hizkuntza politikari buruz hainbat hedabideetan Patxik idatzitako artikulu multzo zabala. Eta nire uste apalean “BABELI GORAZARRE” (“Babel o Barbarie” gazteleraz) liburua besteak beste izan da baita ere bere lan borobilenetakoa, nire iritzi unilean pare bat aldiz irakurri dudan aipaturiko liburu hori altxor guztiz interesantea da, zaigu hobeto esan, “Bizikidetzarako hizkuntza politika zilegi eta eraginkorra”z ari denean era bikainean. https://www.deia.eus/opinion/2021/05/01/euskararen-bizia/1117312.html

Baina goazen “EUSKARAREN BIZIA” liburuaren ikerketaren gakoaren muinaren laburpenaz aritzea; Patxi berak hitzez hitz, esaten duen bezala “Ikaragarria izan da, Andoainen ere, euskararen hazkundea hiruzpalau hamarkadotan, Andoaingo biztanleen erdia baino gehiagok badaki euskaraz hitz egiten, hamarretik zazpik ulertzen du eta erabilgune berriak irabazi ditu euskarak. Prozesua amaierara iristeko, ordea, hazkunde-etapa asko geratzen dira egiteko. Etorkizuna idazteke dago, eta oso arriskutsua litzateke euskararena, kontu batzuk gorabehera, funtsean, eginda eta bideratuta dago uste izatea. Arriskutsua, ez bakarrik biziberritze prozesuari oraindik bide luze eta malkartsua geratzen zaiolako egiteko, baizik eta hazten jarraitzea eta euskararen funtzionalitatea eta bizi-indara areagotzea delako orain arteko hazkundeari atzerapausorik gabe eusteko bide bakarra. Hain da erraza atzera egitea (…) Hiztunak eta erabiltzaileak baitira euskarak, behar benetan eta nahitaez behar dituenak”. Horra hor mezua: hiztunak eta erabiltzaileak, erabiltzaileak eta hiztunak. Tresna komunikatibo atsegin eta eraginkorra. https://ianasagasti.blogs.com/mi_blog/2021/05/euskararen-bizia.html

Liburuaren 139.orritik aurrera “AMAIERAKO APUNTEAK, BAIKORTASUN KRITIKOZ EGINAK” gogoeta guztiz interesgarriei ekiten die Patxi, hala nola,  “Euskararen botila Andoainen””, Nahi izatearen eta ekinaren indarra, hazkundearen askorikotasuna eta konplexutasuna”, “Fidelizazioa, deskofinamendua eta lidergoa(k)”, “Euskararen erabilera kolokiala:giltzarrietan giltzarri”, “Erabiliz ikasi, funtzionaltasuna aberastu eta beharrezko sentitu” eta abar. Interesgarria benetan Xabier Letek  bere garaian, orain dela 40 urte (40 urte bai !!) hain zuzen, (Muga aldizkarian 1981, 13. zk.) Koldo Mitxelenari egindako galderari honen erantzuna Irlanda aipatuz “…izan ere, Irlandan irlanderaren ezagutza oso zabala da, baina erabilera oso murritza…eta ez nuke nahi halakorik gertatzea gurean…” eta bere azken gogoeta “…beraz iruditzen zait behar-beharrezkoa dela tradiziozko erabilera eremuak lantzea: familiaren eremua, lagunartekoa, eguneroko hizketakoa, gertuko komunitatearena. Eta hori funtsezkoa dugula…”

Jon Sarasuak idatzitako liburuaren hitzaurre mamitsutik hartutako lerro batzuekin amaituko dut “Irakurri behar den horietako bat dela iruditzen zait eskuartean daukazu liburua. Asko dago hemen, hain zuzen ere, esaten ari garen honen ildoan, etorkizuneko galdegaiei estu itsatsita. Bere egileak aspalditik dakar analisi-gaitasuna, urteak daramatza hizkuntza biziberritzearen arrazoibidearen angelu oso bat aldentzen. Eta, bereziki liburuaren bukaeran ikusten dugunez, esperientzia hori irekitzen du kezka nahiz galdera berrietara”.Laburbilduz hitz gutxitan, eta bihotzez, ongietorri “EUSKAKAREN BIZIA” lan oparoari, horrelako hainbat hausnarketa eta ikerketa gehiago balego hobe. Eta azken gogoeta gisa esan dezadan: ziur nago, Kike Amunarrizek dioen bezala, “liburu honetako analisiak eta eredua interesgarriak dira edonorako”. Zorionak, bihotzez, Patxi euskararen alde egindako ekarpen zorrotz eta eraginkor honengatik!!  Bedi beraz. https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/opinion/tribuna-abierta/2021/04/29/euskararen-bizia/1107530.html

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

“EUSKARAREN BIZIA” LIBURUA ARGITARATU DA

(Versión en castellano en la entrada contigua del blog, sobre el libro “EL EUSKERA, LENGUA ACTIVA”).

Labetik atera berria, kalean da, eta aurki izango da ohiko banaketa zirkuituan eskuragarri,“EUSKARAREN BIZIA. Andoaingo argazki soziolinguistikoa, 2016”izenburua jarri diodan liburua. Duela hiru aste eskas argitaratu eta aurkeztu du Andoaingo Udalak.

Euskarazko (jatorrizko) bertsioa ez ezik, liburuak badu baita ere gaztelaniazko bertsioa: “EL EUSKERA, LENGUA ACTIVA. Retrato sociolingüístico de Andoain, 2016”.

Hitzaurrea Jon Sarasuak egina da. 

Liburuak baditu bi begirada ondo bereziak: batetik, oso deskriptiboa da, betiere datuei jarraikiz idatzia, eta, bestetik, euskararen biziberritzeari buruzko hainbat kezka, balorazio, gogoeta eta iradokizun eskaintzen dira amaieran, azterlan deskriptiboarekiko bereizita, apunte moduan, epilogoa bailitzan. 

https://aiurri.eus/andoain/1608213087906-patxi-baztarrikak-euskararen-bizia-liburua-aurkeztu-du-udaletxean

https://www.diariovasco.com/buruntzaldea/andoain/patxi-baztarrika-conocer-20201218001650-ntvo.html

1981-2016 bitarteko urtealdian euskarak Andoainen izan duen bilakaera soziala aztertzen du liburuak (kasuren batean kontuan hartzen dira 2020ra arteko gorabeherak ere), eta horretarako datu soziolinguistiko ugari azaldu eta elkarren artean konbinatzen ditu, besteak beste honako adierazle hauen gainean: bilakaera soziodemografikoa,  irakaskuntzako hizkuntza ereduak, helduen euskalduntzea, lehen hizkuntza, hizkuntza gaitasuna eta euskararen erabilera hainbat eremutan (etxean, kalean, merkataritzan, finantza kontuetan, Udalarekiko harremanetan, osasun zerbitzuetan). Aipatutako bilakaeraren analisia egiteko bi norabidetan jarri dut fokua. Izan ere, euskaldunek, erdaldunek eta euskaldun pasiboek osatzen duten Andoaingo gizarte osoaren talaiatik ez ezik, euskaldunen arteko komunitatearenetik ere egiten baita azterketa. Begirada bikoitza da, bada, azterlan honek kontuan hartu duena. Beraz, lehenik eta behin, askotariko datuen eskutik, “non ginen eta non gaude” galderei erantzuteko ahalegina egiten da liburuan, eta, azkenik, “norantza goaz” galderari buruzko gogoetak planteatzen dira.

Hain zuzen ere amaierako gogoeta horien harian, liburuaren sinopsiatzat har litekeen testu hau ageri da kontrazalean:

“Ikaragarria izan da, Andoainen ere, euskararen hazkundea hiruzpalau hamarkadotan. Andoaingo biztanleen erdia baino gehiagok badaki euskaraz hitz egiten, hamarretik zazpik ulertzen du eta erabilgune berriak irabazi ditu euskarak. Prozesua amaierara iristeko, ordea, hazkunde-etapa asko geratzen dira egiteko. Etorkizuna idazteke dago, eta oso arriskutsua litzateke “euskararena, kontu batzuk gorabehera, funtsean, eginda eta bideratuta dago” uste izatea. Arriskutsua, ez bakarrik biziberritze prozesuari oraindik bide “luze eta malkartsua” geratzen zaiolako egiteko, baizik eta hazten jarraitzea eta euskararen funtzionalitatea eta bizi-indarra areagotzea delako orain arteko hazkundeari atzerapausorik gabe eusteko bide bakarra. Hain da erraza atzera egitea! (…) Hiztunak eta erabiltzaileak baitira euskarak, behar, benetan eta nahitaez behar dituenak”.

Koldo Mitxelenaren 1981eko aipu batekin amaitzen da liburua, non, hark, Xabier Letek Muga aldizkariko elkarrizketa batean egindako galderari erantzunez, bere iritzian euskararen erabilerarako funtsezko eremua zein ote den adierazten baitu. Mitxelena handiak orduan esandakoak gaurkotasun erabatekoa izaten jarraitzen du, eta izango ditu aldekoak, kontrakoak eta ez hain aldekoak edo hain kontrakoak. Liburua ez da amaitzen, beraz, ateak itxiz, alderantziz, askoren artean egin beharreko hausnarketa behar-beharrezkoari ateak luze-zabal irekiz baizik. Jon Sarasuaren hitzaurre argi beteak ederki laguntzen du hausnargaiak zedarritzen. 

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

PRESENTADO EN ANDOAIN EL LIBRO “EL EUSKERA, LENGUA ACTIVA”

(Testu honen euskarazko bertsioa blog honetako ondoko sarreran dago, “EUSKARAREN BIZIA liburuari buruzko sarreran, hain zuzen ere).

(Ver versión en euskera en la entrada contigua del blog, sobre el libro “EUSKARAREN BIZIA”)

“EL EUSKERA, LENGUA ACTIVA. Retrato sociolingüístico de Andoain, 2016”: es el título del libro que he terminado de escribir recientemente y ha sido editado, y presentado, hace tan solo tres semanas, por el ayuntamiento de Andoain. Próximamente se encontrará en los habituales canales de distribución.

La versión original, redactada en euskera, lleva por título “EUSKARAREN BIZIA. Andoaingo argazki soziolinguistikoa, 2016”. Ambas versiones han sido editadas simultáneamente. 

El libro cuenta con un preámbulo escrito por Jon Sarasua.

Se trata de un libro que contiene un análisis descriptivo de la evolución social del euskera en el municipio de Andoain en los últimos 35 años sobre la base de numerosos datos sociolingüísticos obtenidos de diferentes fuentes convenientemente señaladas. Asimismo, adicionalmente, de manera separada con respecto a la parte estrictamente descriptiva, el libro ofrece en su parte final, a modo de epílogo y casi en forma de apuntes, una serie de inquietudes, valoraciones, reflexiones y sugerencias con relación al futuro de la revitalización del euskera.  

https://www.diariovasco.com/buruntzaldea/andoain/patxi-baztarrika-conocer-20201218001650-ntvo.html

https://aiurri.eus/andoain/1608213087906-patxi-baztarrikak-euskararen-bizia-liburua-aurkeztu-du-udaletxean

            El período analizado de evolución social del euskera en Andoain es el que transcurre entre los años 1981-2016 (si bien también se contienen algunos datos posteriores), para lo cual se exponen, comentan y combinan numerosos datos relativos a determinados indicadores, tales como, por ejemplo, la  evolución demográfica, modelos lingüísticos de la enseñanza pública y concertada en los centros escolares del municipio, euskaldunización de la población adulta, primera lengua, competencia lingüística en euskera y uso del euskera en diferentes ámbitos (el hogar, la calle, el comercio, relaciones con el ayuntamiento, servicios de salud). El foco del análisis se sitúa en la observación de la evolución social de la lengua  en la sociedad andoaindarra en su conjunto (es decir, la suma de las personas vascohablantes, vascohablantes pasivas y castellanohablantes que desconocen el euskera), así como en la evolución de la vitalidad del euskera en la propia comunidad vascohablante. El estudio descansa, pues, en una doble mirada.

            Se trata, por tanto, de un estudio que, en su parte descriptiva, pretende contribuir a conocer un poco más sobre “dónde estábamos (hace tres o cuatro décadas) y dónde estamos hoy”, y, al mismo tiempo, en la parte final plantea algunas interrogantes y aporta breves reflexiones sobre el futuro de la revitalización del euskera (“hacia dónde vamos”), desde un “optimismo crítico”. 

La contraportada del libro recoge la siguiente reflexión a modo de breve sinopsis:

“Ha sido impresionante el crecimiento experimentado por el euskera en estas tres o cuatro décadas, también en Andoain. Más de la mitad lo conocen y tres de cada cuatro lo entienden. Podemos sentirnos orgullosas y orgullosos de ello. Pero quedan muchas etapas por recorrer. El futuro no está escrito ni el éxito garantizado. Sería muy peligroso pensar que “lo del euskera, salvo unos cuantos flecos, está hecho y encarrilado”. ¡Es muy fácil retroceder! Crecer o retroceder depende de lo que hagamos a partir de ahora. Al igual que cualquier otra lengua, el euskera no respira en las normas gramaticales y en los diccionarios; vive en los labios de sus hablantes. Solo siendo activa entre sus hablantes será el euskera una lengua viva, porque lo que el euskera necesita de verdad son personas hablantes y usuarias de todo tipo”.

El libro finaliza con una cita del año 1981, de Koldo Mitxelena, cita que recoge la respuesta dada por Mitxelena en la revista Muga ante una pregunta formulada por Xabier Lete sobre cuáles son, en su opinión, los ámbitos fundamentales de uso del euskera que requieren ser cuidados de manera “especial”. La cita, casi cuatro décadas más tarde, conserva su “actualidad”. Se trata de una opinión, la de Mitxelena, que cuenta obviamente con apoyos y también con detractores. El libro, por tanto, no cierra ninguna puerta al necesario -imprescindible- debate y contraste compartido de reflexiones. Al revés. La mirada rigurosa de Jon Sarasua, reflejada en el preámbulo, contribuye a la identificación de los elementos susceptibles de reflexión. 

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

EUSKARA BATUARI GORAZARRE

Kezkatzen nau euskara batuaren eta euskalkien arteko ustezko auziak. Maizegi jotzen baitira errealitate kontrajarritzat, ahantziz batuak asko jaso duela euskalkietatik. Batzuen ustez, euskara batua hotza eta zozoa da, eta euskalkiak biziak eta koloretsuak.

Dikotomia faltsua da, ordea. Hizkuntza garatu guztiek dituzte aldaerak, lurralde, gizarte, gizatalde edo bestelako faktoreei lotuak (gure kasuan, euskalkiak). Baina, salbuespenik gabe, hizkuntza garatu guztiek  dute aldaera estandarra. Hiztun-komunitate sasoiko orok ezinbestekoa baitu elkarren artean komunikatzeko aldaera bat.

Hala, euskararen biziberritzean nahitaezko zutoina izan da euskara batua.

Euskara “noranahiko” hizkuntza izatea nahi zuen Lizardik. Bada, batuari esker lortu du euskarak eskolako hizkuntza izatea, zientziakoa, hedabideetakoa, literaturakoa, pentsamendukoa, aisialdikoa, kiroletakoa, kulturgintzakoa, eta abar. Batuari esker osatzen ari gara euskarazko komunitate sendo bat, badugulako han-hemengo euskaldunok erdara batura jo gabe (Mitxelena handiak zioen bezala) elkarrekin komunikatzeko tresna. Eta hiztun-komunitate sendorik gabe jai luke euskarak.

Euskarak erregistro desberdinak izan ditzake. Testuinguruaren arabera, euskara mota bat edo beste erabiliko dugu, noski. Baina testuinguru bakoitzari ondoen dagokiona erabiliko du hiztun trebeak; esaterako, hedabideetan ari bada, hiztun komunitate zabalenak ongi ulertzeko moduan, txokokeriarik gabe. Euskara batuari esker dugu literatura gozagarria, edo bertsolaritza indartsua, edo erreferente sendoak hedabideetan. Aramendi, Usabiaga eta Goikoetxearen txirrindularitza-kontakizun bizi bezain batuek euskaldunago egiten dituzte han-hemengo euskaldunak, eta biziago euskara.

Euskarak behar duena erabilia izatea da; hartarako guztiaren beharrean da: tokian tokiko hizkerak, erregistro formal eta ez formalak, kaleko hizkera, hizkera jasoa… Euskara hizkuntza zehatza, bizia, erraza, koloretsua… nahi dugulako behar dugu euskara batua. Aberastu eta koloreztatu dezagun hango eta hemengo hizkerekin, euskalkien iturritik edaten baina txokokeriekin nahasi gabe, erabiliz eta erabiliz, milaka euskaldunberriak ere, eskuratu berri duten hizkuntzan, arrotz sentiarazi beharrean, gero eta hiztunago izan daitezen.

Arrainak ura nola, halaxe behar du euskarak batua.

Patxi Baztarrika Galparsoro

Artikulu hau 2020ko irailean idatzia da. Ataungo Atauniker elkartearen NONDIK aldizkariaren 39. zenbakian (2020ko azaroa) argitaratu zen. “Euskara batua eta euskalkiak” gaiari buruzko gogoeta labur bat idazteko proposamena egin zidan uda partean, aldizkariaren izenean, Jexux Aizpuruak, eta  gogo onez eta ilusioz hartu nuen idazteko konpromisoa. Eskerrik asko. Hauxe da emaitza.

Artikulua NONDIK aldizkarian (39 zk., 2020ko azaroa): https://issuu.com/antzakomunikaziografikoa/docs/atauniker_39/s/11498981

NONDIK 39 aldizkaria osorik https://issuu.com/antzakomunikaziografikoa/docs/atauniker_39

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

Euskara ere deskonfinatzea dugu erronka

Gizarte sendo bat eratzeko beti da funtsezkoa irakaskuntza, baina covidak eragindako egoera gogor honetan eskolak, gainera, berebiziko garrantzia du gizartearen parte handi bat -ikasleak, gurasoak- hezten eta arduratsu jokatzen laguntzeko. Aldi berean, probaleku klabea da: eskolak covid erasoa gainditzen badu, gizarteari ere bidea samurtuko dio. Deskonfinamendua sendo eta seguru urratzen asmatu beharrean da hezkuntza sistema. Eta etorkizunera «jauzi» egin: helburuak egokitu eta, teknologia baliatuz, aurrez aurrekoaren ondoan irakas-sistema misto eraginkorrak eratzen trebatu beharko du. Hizkuntzari dagokionean, hamarkadotan bultzada eredugarria eman dio eskolak euskarari. Izan dadila eredugarri egoera honetatik ateratzen irakasteko ere. Eta gizarteak erantzun diezaiola eta babes dezala honetan ere. Hori opa diot eskolari. Eskola eta gizartea eskutik joatea, covid krisia gainditzen eta, jakina, euskara deskonfinatzen, hau da, euskara gizarte osora zabaltzen. Pandemiak eragindako aro berri baten atarian gaude. Bide sendoa, zuzena, segurua eta erosoa hautatzen jakin behar. Euskarak hor ere aurkitu behar du bere tokia.

Aspaldikoa da euskara etxe/lagunarte hurbiletik deskonfinatu eta hedatzeko aldarria. Horren lekuko dira 1545eko Etxepareren “euskara jalgi hadi plazara” edo XX. mendeko Lizardiren “hizkuntza larrekoa nahi haunat noranahikoa”. Gogo hori bete nahian azken berrogeialdian egin dugun ibilbidean, batez ere -ez bakarrik- eskolari zor zaio euskaldun berrien eta euskara hiztunen kopurua etengabe haztea eta, iraganean ez bezala, gaur egun Euskadiko etxe gehienetan familiakideren bat behintzat euskal hiztuna izatea. Euskararen deskonfinatzaile eta arigunemoduan eskolak duen garrantziaren erakusgarri da ikustea nola, aurreko ikasturtearen amaierako itxialdia tarteko, bertan behera erori zen gazte askoren euskararekiko lotura (ia bakarra familia, auzo eta lagunarteko giro nagusiki erdaldunekoen kasuan). Beraz, ikaragarria da eskolak euskararen biziberritze eta gizarte-hedapenean izan duen eragina; eragin handia baina, aldi berean, mugatua, gizarteko dinamika soziolinguistikoak mugatu egiten baitu eskolaren jarduna. 

Euskararen biziberritzeak ahaleginarekin jarraitzea eskatzen digu, besteak beste aurreratutakoa kontsolidatzeko. Erronkei buruz ari garela, batetik, “zaharrak berri” esango genuke, biziberritzen jarraitzeko  helburu/ardatza “transmisioa eta erabilera” bikotea baita gaur ere. Bestetik, baditugu erronka berriak, gizarte aldaketek eta euskararen hazkundeak berak ekarriak. Euskaldunen kopurua hazi ahala aldatu egin da euskaldunen profila, eta ikasi dugu euskararen erabileran hauek direla, batez ere, eragiten duten faktoreak: hiztunaren euskara gaitasun erlatiboa (euskaraz edo gaztelaniaz aritzeko erraztasuna) eta hiztunaren harreman sareko hizkuntza. Baita, nola ez, hizkuntzaren beraren erakarmena. Erronka horiei begira, eskolak asko lagundu dezake gazteen euskara gaitasuna hobetzen eta euskarari, balio formal-akademikoa ez ezik, pertsonen arteko komunikazio informal eta ludikorako baliagarritasuna ematen; azken batean, euskara bizitzaren alderdi guztietarako bitarteko baliagarria bihurtzen. 

Argitu dezagun hezkuntza sisteman hizkuntza aniztasuna modu inklusiboan hartzeaz ari garela, noski; euskara oinarri eta ardatz hartuz baina beste hizkuntzarik baztertu gabe eta bakoitzari dagokion lekua eginez, alegia. Oraindik ere desoreka linguistiko nabarmena duen gizartean, hizkuntzen trataera integralak eskatzen du, hain zuzen ere, euskara ardatz izatea, aipatutako desorekan ahulena bera baita. Ikuspegi horrek kontsentsu sozial zabala du bere alde, ikerketa guztiek agerian jartzen dutenez. 

Horra, ezinbestez laburrean aletuta, hezkuntzaren erronka batzuk. Ikasleen euskararen ezagutza unibertsalizatzen eta hobetzen jarraitzeko helburu orokorraren  ondoan, esango nuke helburu espezifiko gisa ahozkotasuna sistematikoki lantzea dela giltzarria. Ahozkotasuna landu hizkera informala zorroztuz, komunikagaitasuna eta era guztietako erabilerak lehenetsiz errotulari gorri hiperzuzentzailearen gainetik. Makulu lexikal eta estilistikoen altxorra, espresibitatez blaitutako hizkuntza bizia eta piperduna, hizkera informala eta formala, erregistro kultuak nahiz kolokialak eskaintzen dituena: halakoa dirudi beharko lukeela gazteentzako baliagarri izango den euskarak. Horri estuki lotua, nahitaezko elikagaia da erabilera, besteak beste eskola giroan euskararen erabilera naturalizatzea Euskararen Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, egokia litzateke erabilera ikasgelatik eskolara eta eskolatik kalera eta lagunartera hedatzeko jardunbideak planifikatzea, eskolarteko dinamikak eta tokian tokiko mota guztietako elkarteekin eta udalarekin lankidetza sustatuz. Horrek guztiak eskatzen du, beste zenbaiten artean, batetik arreta eskaintzea irakasleen euskara-gaitasun komunikatiboa etengabe hobetzeari, hizkuntza errepertorioa eta mintza-jardunerako baliabideak aberastuz, eta bestetik, lehentasunezko eginbehar gisa hartzea euskara ohiko hizkuntza izatea, gaur den baino neurri handiagoan, eskola-inguruneko jarduera ez akademikoetan. Eskolatik haratago doan erronka da hau, jakina, gizarte osoaren eta askotariko eragileen inplikazioa eskatzen baitu. Eta, azkenik, esango nuke erronka nagusia dela, baita ere, lanbide heziketan euskarazko eskaintzak askoz pisu handiagoa izan dezan ahaleginak nabarmen areagotzea, lan-mundurako zubi eredugarria den lanbide heziketa hori bera lan-mundua euskalduntzeko ere tresna eraginkorra izan dadin. Horrek ere eskatzen du, ikasmaterialak prestatzen jarraitzea ez ezik, irakasleen hizkuntza prestakuntza etengabe lantzea.   

Bukatzeko, itzul nadin pandemiak eragindako egoera hizpide hartzera. Faltsua den bezala “mediku ona alaeuskalduna” dikotomia, kontua ez da “pandemiari aurre egin alaeuskara sustatu”. Galdera beste hau litzateke: zertarako behar dugu euskara, ez bazaigu makulu lagungarri eta lanabes beharrezko eta eragingarria, hain zuzen ere, gure bizimodua zeharo aldatuko duen osasun krisi bortitz honi aurre egiterakoan, edo hezkuntza ekitatibo, inklusibo eta kalitatezko bat garatzerakoan, edo aisialdiaz gozatzerakoan edo lan mundura jauzi egin eta profesioan jarduterakoan? Izan ere, zer da, hain zuzen, euskarak behar duena? Bada… gure bizimodurako beharrezkoaizatea; beharrezkoa diot, ez derrigorrezkoa delako (beharrezkoa eta derrigorra ez dira gauza bera), baizik eta, praktikan, tresna maitatua ez ezik, gure askotariko komunikazio premiak asetzeko baliagarria eta erosoa dugulako. Horren bila eskolak ere “bultza ta bultza” segi dezake, besteak beste euskal hiztun berriak sortzen jarraituz, haur eta gazte hiztun berrien euskara gaitasuna hobetuz, euskararen erakarmena sendotuz, hizkuntzaren erabilera naturalizatuz.

http://www.kristaueskola.eus/eu/ke-innova/euskara-ere-deskonfinatzea-dugu-erronka/

Oharra: artikulu hau Kristau Eskola aldizkariaren III. zenbakian, 2020ko irailaren 29koan, argitaratua da. Kristau Eskolak proposatu zidan artikulu bat idatz nezan euskararen erronkei buruzko gogoeta labur bat eginez, ikasturte hasieran argitaratu ohi duen aldizkarirako. Gogo onez eta eskertuta hartu nuen proposamena, eta horixe da abuztuko oporren hondarretan idatzi nuena eta irailean argitaratu zutena. Gerora sarean ere irakurgai jarri du Kristau Eskolak bere webgunean. Hortxe da lotura.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario

“LA NORMALIZACIÓN SOCIAL DE LAS LENGUAS MINORITARIAS”

http://catedrajohanferrandezdheredia.lenguasdearagon.org/wp-content/uploads/2019/06/Normalización-social-de-las-lenguas-minoritarias-Curso-2018.pdf

http://www.lenguasdearagon.org/·-la-normalizacion-social-de-las-lenguas-minoritarias/

Recientemente se ha publicado el libro “La normalización social de las lenguas minoritarias”. La edición -muy cuidada, por cierto- ha corrido a cargo de Prensas de la Universidad de Zaragoza. Se trata de un libro que recoge de manera documentada y bastante pormenorizada un análisis de la situación social por la que atraviesan los idiomas gallego, asturiano, euskera, catalán, occitano, el catalán en Aragón, así como el aragonés en la educación infantil y primaria. He tenido el honor de colaborar con la redacción de un capítulo sobre el euskera, un capítulo titulado “El euskera: un caso de revitalización”. El grupo de colaboradores se completa con Henrique Monteagudo, Roberto González-Quevedo, Miquel Àngel Pradilla Cardona, Carmen Alén Garabato, Mario Sasot Escuer, Iris Orosia Campos Bandrés y José Ängel Sánchez Ibáñez. Los profesores de la Universidad de Zaragoza Javier Giralt y Francho Nagore se han responsabilizado de la edición/coordinación del libro, por lo que, dada mi condición de coautor, se han hecho merecedores de un especial agradecimiento por mi parte. 

Creo que en este momento es la publicación que ofrece de manera más actualizada una panorámica bastante profunda de la realidad sociolingüística diversa que representan las lenguas antes mencionadas (gallego, asturiano, euskera, catalán, occitano, aragonés) en el marco de la España plurilingüe. Veremos si termina siendo una obra de referencia sobre el tema en cuestión en el ámbito del Estado español; podría ser, pero eso lo tendrán que decidir las personas investigadoras y los lectores en general que se sumerjan en la lectura del libro. 

El punto de partida de esta obra se encuentra en el curso que, bajo la dirección de los profesores Javier Giralt y Francho Nagore, se celebró los días 12 y 13 de julio de 2018 en Jaca, dentro de los Cursos Extraordinarios de Verano organizados por la Universidad de Zaragoza. Las ponencias impartidas en aquel curso, denominado “La normalización social de las lenguas minoritarias. Experiencias y procedimientos para la salvaguarda de un patrimonio inmaterial” constituyen la base de los diferentes capítulos. En concreto, mi colaboración, es decir, el capítulo “El euskera: un caso de revitalización”, es un desarrollo ampliado de la conferencia impartida en el citado curso de verano de julio de 2018.

Por último, me ha producido especial satisfacción que el libro haya sido editado en memoria de Chesús Bernal, en reconocimiento y recuerdo emocionado de quien, en su prolífica y enriquecedora trayectoria, fue director de los cursos extraordinarios de verano de la Universidad de Zaragoza, y desde esa responsabilidad impulsó con determinación la celebración del curso que, un año más tarde, ha dado lugar a este libro. Lástima que él no haya podido tenerlo en sus manos. 

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Publicado en Idatziak-Articulos | Deja un comentario