Hiriburuetako bost alkate, euskaraz

Joan zen ostegunean, martxoaren 10ean, Eskoriatzan Mondragon Unibertsitateak antolaturiko ekitaldian Euskal Herriko bost hiriburutako alkateak bildu ziren: Bilbokoa (Juan María Aburto), Donostiakoa (Eneko Goia), Gasteizkoa (Gorka Urtaran), Iruñekoa (Joseba Asiron) eta Maulekoa (Mixel Etxebest), hain zuzen ere. Bostak euskaraz jardun ziren, gainera. Guztiak —euskaldun zahar eta euskaldun berri— euskara ederrean aritu ziren, suelto-suelto, jariakortasunez: hitz egiterakoan erabiltzen diren euskara guztiak baitira eder eta aberats; eta euskararik txarrena egiten ez dena baita. Zuzenean entzuteko zoria izan nuen, hantxe izan bainintzen Jokin Azkuerekin batera.

Mezu asko eta esanguratsuak dituen argazkia da bosteko honek osatutakoa. Nik bat azpimarratuko dut, zuzen-zuzenean euskarari lotua: oraindik denbora asko ez dela non zegoen euskara eta non dago gaur! Euskarak azken hamarraldiotan egin duen aurrerakadaren irudia da alkateen Eskoriatzako argazkia: nork imajina zezakeen hiriburuetako alkateak euskaldunak eta euskaltzale ‘arituak’ izango genituela? Nork imajina zezakeen hiriburuetako alkateak euskararen erabilerarekin konprometitutako ‘praktikanteak’ izango genituela? Herritarrentzat erreferente eta eredu diren eta milaka herritarrek beren hiria kudeatzeko aukeratu dituzten pertsonok euskara darabilte beren eguneroko mintza-jardunean, lanean ere. Bistan da, euskara, bere bide luzean, apal-apal baina gelditu gabe aurrera doala.

Archivo_000 (1)

Bost alkateak, Mondragón Unibertsitateak Eskoriatzan antolatutako ekitaldian. Ezkerretik hasita: Bilbokoa, Iruñekoa, Maulekoa, Donostiakoa eta Gasteizkoa.

Partekatu - Comparte:
  • Print
  • Add to favorites
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
Esta entrada fue publicada en Idatziak-Articulos. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.